Euskara | haurren txokoa

 

 

Bartzelonan euskara ikasi nahi baduzu, Euskal Etxean badaukazu aukera!

Eskola presentzialak:

Gure ikastaro arruntak urritik ekainerakoak izaten dira, astean lau ordutakoak (130 eskola ordu gutxi gorabehera). Matrikulazioa irailean da. Urtarrilean matrikula-aldi labur bat irekiko dugu lekua daukaten ikastaldeak betetzeko. Otsailean sartuko dira taldeetan ikasle berriak.

Udan bi asteko ikastarotxoak ere ematen ditugu (uztailaren lehen hamabostaldian edota irailaren lehen hamabostaldian) urtean zehar ikasitakoa errepasatzeko edo hizkuntza honekin lehen hartu-emana izateko. Guztira 20 eskola ordutakoak izaten dira. Matrikulazioa ekainean hasten da.

Udan, gainera, 8-9 eguneko barnetegia ere egiten dugu, ingurune euskaldunean ikasitakoa praktikatzeko. Uztailaren bigarren hamabostaldian izaten da, goizetan 4 eskola ordu eta arratsaldetan txangoak, tailerrak… Matrikulazioa ekainean hasten da.

Urrutiko ikasketak:

Boga: presentziazko eskolak jaso ezin dituen ikasleari bideratua. Internet bidez egiten da lan etxean; tutore baten laguntza eta jarraipen pertsonalizatua dago eta hilean behin taldekako bi orduko mintzasaio presentziala. Urritik ekainera. Matrikulazioa irailean da. Beranduago ere matrikulatu ahal zara, beti ere zerotik ez bazara hasten eta jada sorturik dagoen bogako mintza-talderen batean integratu ahal bazara

Ikastaro guztiak HABEk homologatuta daude eta ikastaro arruntek UABeko aukera askeko kredituentzako ere balio dute.

Beste ekimen batzuk:

Haurren txokoa: Urritik ekainera ostiral arratsaldetan. Etxeko txikienei zuzendua beste ume batzuekin euskara erabili eta jolas dezaten… Bartzelonan! (euskara ulertzen duten 3 urtetik gorako umeentzat).

Mintzalaguna: Euskara ikasleek euskal hiztun batekin praktikatzeko aukera izan dezaten.

Berbataldea: Euskal hiztunek bere euskara praktikatzeko aukera. Bartzelonan ez badaukazu norekin euskaraz hitz egin, etor zaitez!

Gurekin harremanetan jartzeko bidali e-mail bat euskarabcn@euskaletxeak.org helbidera edo deitu telefonora.